ETXEKO ARAUAK

ETXEKO ARAUAK

Etxera heltzean eta alokatutako ostatua onartu eta baieztatzean, bezeroak egonaldiaren prezio osoa ordainduko dute (dirutan) eta derrigorrezkoa izango dute etxean sartzerakoan fitxa bat betetzea. Fitxa hau, indarrean dagoen ostalaritza araudiaren arabera, estatuko seguritate gorputzetara bidaliko da, NANa aurkeztea derrigorrezko izango delarik. Momentu honetan etxea arautzen dituzten arauak emango zaizkio eta bezeroak fitxa sinatuzz onartu egingo ditu.

Guen komunaren erabilpenerako 200 euroko fidantza eman beharko da. Hau guztiz batuta eta garbi geratu beharko da.

Erregistratuta ez dauden pertsonak ez dute izango etxearen erabiltzeko aukerarik, ezta barrualdean egoteko aukerarik.

Bezeroek etxea utzi behar baldin badute, dena delako arrazoigatik eta aurretik alokatutako eta hitzartutako eguna baino lehen, dagoen diru diferentzia bueltan hartzeko aukera galtzen dute.

Aitetxek bezeroen esku jarriko ditu, indarrean dagoen legearen arabera, ERREKLAMAZIO ORRIA, euren kexak isladatu ahal izateko.

Asteburuko egonaldia: harrera ostiraleko 16.00etatik aurrera izango da, eta irteera igandeko 12.00ak baino lehenago izango da.

Etxera sartzeko ordua, gaueko 23.00ak baino lehenago izango da. Bezeroa ordu hori baino lehenago heldu ezin bada, aurrerapenaz jakinarazi beharko du, eta 25 euroko gehigarria kobratu ahal izango zaio harrera ordutegi kanpo hartzeagatik.

Sarrera eta irteera ordutegiak errespetatu beharko dira, eta errespetatzen ez badira 15 euroko gehigarria kobratu ahal izango da, ordu bakoitzeko. Hala ere, beste bezeroen erreserbak posiblea egiten dutenean, bestelako harrera eta irteera ordutegiak adostu ahal izango dira inolako gehigarri barik.

23.00etatik eta 10.00ak arte, ezin izango da musika altua jarri, oihukatu, abestu edo gogaikarri izan daitekeen edozein bestelako jardueratan aritu.

EKIPAZIO ARAUAK ETA KONTSUMIGARRIAK

Multimedia artxiboak, filmak, musika, soilik etxe barruan erabilgarriak izango dira, eta inolako kasuetan, ezin izango dira bestelako sostenguetan kopiatu.

Debekatuta dago etxearen altzariak lekuz aldatzea, web honetan bat datorren kokapenarekin egon behar dira hain justu.instalakuntzak egoera ezin hobean aurkituko dira eta erabilgarri egongo dira.

Berogailu sistema gasoil galdara batek osatzen du, eta honek etxe guztia bero mantenduko du erradiadoreen bitartez. Termostato bidezko funtzionamendu automatikoa du. Egonaldiaren prezioak erregai barne dauka. Zerbitzu honen erabilpen
egokia eta termostatoa 22 gardu baino beherago mantentzea gomendatzen da.

Erabiltzen ez den gelako argiak itzalita egon beharko dira, energia aurreztearen nahiarekin.

Modu berdinean, etxetresna elektrikoak nahitaezkoa denean bakarrik erabiliko dira. Bitrozeramika erabiltzen denean, itzali baino lehenago sua itzali behar da, hau denbora batez biztuta geratzen dela kontutan izanda, eta plater-ikuzgailua erabiltzen denean guztiz beteta edota programa ekologikoetan erabiliko da.

Etxe oso alokatu daiteke, eta hortaz, guztiz garbia aurkituko da eta egonaldia irauten den bitartean ez da garbituko. Egonaldia amaituta bezeroek etxea garbi utzi beharko dute.

MANTENTZE ETA GARBITASUN ARAUAK

Egonaldia 7 egunetako baino luzeagoa bada, bainugelako arropa zuria eta oheko arropa aldatuko da.

Bezeroek elektrotresna guztiak funtzionamendu onean aurkituko dituzte, eta irteeran modu berdinean utzi beharko dituzte. Matxura bat egotekotan, etxeko jabeei jakinarazi beharko zaie.

Sukaldeko hornikuntza osoa uzten da. Ontziteria, sukaldeko tresneria, beirateria, mahai tresnak, eta dena garbi, era egokian eta bere lekuan gordeta utzi beharko da.

Hondakinak dagokien eta sarrera aurrean dauden kontainerretan sartu beharko dira, edota herrian dauden beste edozeinetan.

Mantentze eta garbitasun arau guzti hauek ez betetzeak 150 euroko gehigarria ezartzea ekarriko du.

 

NORMAS DE LA CASA

Ofertas última hora

PUENTE DEL PILAR (3 noches)

12, 13 Y 14 DE OCTUBRE

 CASA COMPLETA 1.250€

 *PARA 4 NOCHES (consultar oferta via email)

Casa completa


PUENTE DEL PILAR 3 NOCHES SOLO 1.250 EUROS


English (United Kingdom)Español (spanish formal Internacional)Euskera